Nafarroa Baik, PSNk eta IUk egindako akordioaren arabera, Nafarroa Baikoa izango da Barañain, Zizur Nagusia, Atarrabia eta Altsasuko alkatea, eta PSNkoa Burlata eta Erriberrikoa. Horixe adierazi dute gaur hiru alderdiek, prentsaurrekoan, eta herri horietan hiruren arteko hautagaitzarik bozkatuena errespetatu dute akordioan. Orokorrean, Barañain, Zizur Nagusia, Burlata eta Erriberrin UPN izan zen bozkatuena; Atarrabia eta Altsasun Nafarroa Bai.
Txentxo Jimenez Nafarroa Bairen ordezkariak, Carlos Chivite PSNren idazkari nagusiak eta Ion Erro IUren Nafarroako koordinatzaileak aurkeztu dute hitzarmena, eta Chivitek adierazi du udal horietan EAE-ANVk “erabakimenik ez” duela alkatea aukeratzeko. "Aniztasuna, politika sozialak eta elkarbizitza" sustatzea dira akordioaren hiru zutabe nagusiak, haien arabera.
Ansoainen eta Berriozarren ere PSNkoa edo Nafarroa Baikoa izango dira alkate -Antsoaingoa PSNkoa eta Berriozarkoa NaBaikoa- baina herri horiek ez dituzte akordioan sartu. Iruñean, berriz, UPNkoa izango da alkate (Yolanda Barcina), PSNk ez diolako Uxue Barkos NaBaiko hautagari bozkatuko, EAE-ANVren botoak onartu nahi ez dituelako.
Bihar izango dira udaletxeetan kargu-hartzeak. Bozketa bakarra egingo dute, eta boto gehien lortzen dituen hautagaia izango da alkate.
NaBaik eta PSNk Nafarroako Gobernua osatzeko negoziatzen segitzen dute, bide batez. Aste honetan “aurrerapenak” egin dituztela adierazi dute.
Nafarroa Baik, PSNk eta IUk akordioa egin dute sei Alkatetza lortzeko
Nafarroa Baikoa izango da Barañain, Zizur Nagusia, Atarrabia eta Altsasuko alkatea, eta PSNkoa Burlata eta Erriberrikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu