"[Koalizioa osatzen duten] alderdietan militatzen ez duten pertsonek proiektu baten helburu eta ideiekin bat egitea ez da ohikoa; areago, gure inguru politiko hurbilenean ez zen inoiz gertatu. Horregatik diot emaitza bikainak izan ditugula, iruditzen zaidalako etorkizun askoko kudeaketa politiko eredua probatu dugula. Ildo horretatik, ausarta izan behar da alderdiek asumitu zutena asumitzeko, aldez aurretik ikusita behintzat, zeren eta gero frogatu da, debatea —luzea eta sakona izaganatik— oso emankorra izan dela", esan du Barkosek.
Nafarroa Bai koalizoa Nafarroako EAk, Aralarrek, Batzarrek eta EAJk osatu zuten, martxoaren 14ko Espainiako Kongresurako bozetarako. Diputatu aullki bat lortu zuten, Uxue Barkos kazetariak bete duena.
Politika
Nafarroa Bairen asteburuko batzarrean proiektu horrek etorkizun oparoa duela frogatu da Barkosen iduriko
Uxue Barkos Nafarroa Bai koalizioaren Madrilgo Kongresuko diputatuaren iduriko, beren proiektuak etorkizun oparoa da, eta hala frogatu da joan den asteburuan egin duten batzarrean. Barkosek uste du, proiektua abiatu besterik ez dela egin, zabala dela, eta independenteek ere baduela lekua. Radio Euskadin egin ditu adierazpen horiek Barkosek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu