Nafarroa Bairen barne eztabaida, pausoz pauso

2011ko otsailaren 2a
00:00
Entzun

2009



Urria. Aralarrekbeharrezkotzat jo zuen 2011ko bozetarako konpromisoak berrestea. Akordioa lortzeko,2010eko martxoaren 15eko epemuga jarri zuen. Urriaren 31n Tuteran batzarrean eztabaidari ekin zion.Han Txentxo Jimenezek kritikatu zuen alderdien interesek eta independienteen protagonismo nahiek «oskol huts» batean bihurtu zutela NaBai eta barne bizitza hondatzen ari zela,

Azaroa. JimenezekEAri «hanka bat barruan eta beste bat kanpoan» izatea egotzi zion. EAk gogor ukatu zuen eta maltzurkeriazko kanpaina zein NaBairen izen ona zikintzea egotzi zion Ara.

2010



Urtarrila. Pello Urizarrek adierazi zuen NaBai eta bilgune subiranista uztargarriak direla.

Otsaila. Ezker abertzaleak Zutik Euskal Herria aurkeztu zuen. Xanti Kirogak «lasaitasuna eta arduraz jokatzea» eskatu zion NaBairi eta Aralarri.

Martxoa. Independente talde batek Nafarroa Bai aurrera kaleratu zuen, eta besteak beste, zioten ez direla bateragarriak polo subiranista eta NaBai. Martxoaren 15eko epemugara akordiorik lortu gabe iritsi ziren alderdiak.

Apirila. 2011ko bozetan NaBaitik at egon zitekeela ohartarazi zion Aralarrek Batzarreri. «Pauso bakar bat ere» ez ematea egotzi zion. Apirilaren 30ean EAk eta Aralarrek akordioa hitzartu zuten.

Maiatza. NaBairen aldeko apustua agertu zuen Batzarrek; «gaur ez dugu besterik». Ezker abertzaleak kritikatu zuen akordioak EA eta Aralarren interes alderdikoiei erantzuten ziela.

Ekaina. Lortu Arte aurkeztu zuten BIlboko Euskaldunan ezker abertzaleak eta EAk. Aralarri elkarlanean hasteko proposamena egin zioten. Biekin biltzea onartu zuen Aralarrek. NaBairi dagokionez, Patxi Zabaletak adierazi zuen ez zuela betorik onartuko: «Ez Batasunaren ez EAJren aldetik».

Iraila. Aralarrek eta EAJk NaBairen inguruko akordioa hitzartu zuten. EAk eta ezker abertzaleak aldaketaren dekalogoa aurkeztu zuten Iruñea.

Urria. Batzarrerenmilitanteen %75k erabaki zuten NaBaitik ateratzea. Patxi Zabaleta parlamenturako zerrendaburu izendatu zuen Aralarrek.

Azaroa. Ezker abertzaleak gonbidapena egin zien Aralarri eta EAri bozen aurrean subjektubat sortzeko. Aralarrek erantzun zuen aldaketarako eragilea NaBai soilik dela. Independenteek agiri batean eskatu zuten NaBairekin bat ez egitea. Iñigo Urkulluk adierazi zuen ezker abertzaleak ez duela tokirik NaBain.

Abendua. Ezker abertzaleakoinarri programatikoak jasotzen dituen agiria aurkeztu zuen. Bi aldeko bilerak hasi zituen EArekin eta Aralarrekin.

2011



Urtarrila. Aralarrek amaitutzat eman zuen ezker abertzalearekin negoziazioa, NaBairekin bat egiteko borondaterik ez zuela argudiatuta. Ezker abertzaleak erantzun zuen edukien gain eztabaidatu nahi duela. Euskal Herria Ezkerretik aurkeztu zen. Gonbidapena egin zion ezker abertzaleak NaBai osoari biltzeko.Txelui Morenoren semea etaGorka Mayoatxilotuak izan ostean, bilera atzeratu egin zen, eta ez zen egin azkenik. Hilaren 21ean NaBairen inguruko akordioa izenpetu zen. Gerora EAri exijitu zioten Nafarroan ezker abertzaleak zituen konpromisoak bertan behera utz ditzala. EA gabe aurkeztu zen NaBai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.