Hizkuntz normalizazioa

Nafarroa hizkuntz eremutan banatzea "akatsa" dela uste du Espainiako Gobernuaren ordezkariak

Vicente Ripa Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariaren iduriko, herrialde horretako hizkuntz politikako legeen araberako eremuen banaketa "akatsa" da. Hain justu, Nafarroa osoko ikastetxe publikoetan euskaraz ikasteko aukera ematearen alde agertu da Ripa. Egungo legediak galarazi egiten du 'eremu erdaldun' gisa hartzen den euskualdeko zentro publikoetan euskaraz ikastea. Funtsean, Nafarroako Gobernuak, UPNkoak, aurrera daraman hizkuntz politika kritikatu du Espainiako Gobernuaren ordezkari sozialistak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

2004ko ekainaren 18a
18:55
Entzun
"Eskaera egonez gero, aukera eman beharko litzateke eremu erdalduneko ikastetxe publikoetan euskaraz ikasteko, eremu mistoan eta eremu euskaldunean egiten den bezala. Nik uste dut, hezkuntzako ikuspuntutik, eremukako zatiketa akatsa dela", esan du, hitzez hitz.

Ildo beretik, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzan errotuluak euskaraz zein gazteleraz jarriko dituztela esan du Ripak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.