Nafarroa iparraldeko sei herrik atez atekoa jartzea onartu dute

Hondakin organikoak eta errefusa atez ate jasoko dituzte Lesaka, Bera, Irurita, Doneztebe, Sunbilla eta Elizondon

jon eskudero
2012ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Nafarroa iparraldeko sei herrik atez ateko sistema ezarriko dute. Halaxe erabaki dute Lesakako, Berako, Iruritako, Elizondoko, Sunbillako eta Doneztebeko udalek. Hondakin organikoak eta errefusa jasoko dituzte atez ate. Gainerako hondakin frakzioak —beira, papera, plastikoa, pilak...— kaleko edukiontzien bidez jasotzen jarraituko dute. Aralarrek hartu du erabakia Berako Udalean —joan den astean jakinarazi zuen—, eta Bilduk gainontzeko herrietan. Beste alderdiek kritikatu egin dute erabakia.

Europak agindua du materia organikoaren bilketa selektiboa handitzeko, eta helburu horretara iritsi asmoz jarriko dute atez ateko sistema Bortzirietako, Malerrekako eta Baztango sei herri horiek. Herri txikiagoetan atez atekoa jartzea ezinezkoa denez —ez baita errentagarria kamioi bathondakinak biltzen ibiltzea—, konposta egitea sustatuko dute. Herri handiagoetan, ordea, hondakin frakzio batzuk atez ate bil daitezkeela uste dute udalek, erarik sinpleena eta egokiena delakoan.

Nafarroan bertan, Sakana eta Burunda eskualdeetan, martxoan abiatuko dute atez atekoa. Beira izan ezik, gainontzeko hondakin guztiak jasoko dituzte sistema berriaren bidez. Izan ere, haien arabera, sistema bada errentagarria, herriak nahiko handiak direlako. Lesakak, Berak, Iruritak, Elizondok, Sunbillak eta Doneztebek hondakin organikoen eta errefusaren aldeko apustua egingo dute momentuz.

EAJ, kontsulta eske Lesakan

Egitasmoaren kontra agertu da EAJ Lesakako Udalean, eta NaBai alderdiak Altsasun zein Etxarri Aranatzen egin bezala, erabakia martxan jarri aurretik herri kontsulta egiteko proposatu dio Bilduri. Herritarrek sistemaren inguruan nahikoa informazio ez daukatela argudiatu dute jeltzaleek, eta ezin daitekeela hain erabaki garrantzitsurik hartu herritarren oniritzirik gabe.

EAJren arabera, alderdi batek ezin du era horretan jokatu, nahiz eta udalean gehiengo absolutua eduki: «Erabakiak hartu aurretik eztabaidatu egin behar da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.