EUROESKUALDEA

Nafarroa irailean sartuko da Akitaniak eta EAEk osatutako euroeskualdean

Euroeskualdeko kideek batzarra egin dute Gasteizen, eta bertan onartu dute Nafarroaren bat egitea. Iazko urrian aurkeztu zuen Nafarroak atxikimendu eskaera.

Uxue Barkos, Iñigo Urkullu eta Alain Rousset. IREKIA
2016ko martxoaren 18a
11:19
Entzun

Behin eskaria onartuta, sei hilabeteko epea igaro baino lehen sartuko da Nafarroa. Batzar horretan, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariak azpimarratu du Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, Nafarroarentzat eta Akitaniarentzat "garapen ekonomiko eta sozialerako aukera bikaina" dela euroeskualdea.

"Lotura historiko, kultural eta giza lotura garrantzitsuak" nabarmendu ditu Barkosek, baita foro horrek "bertako kide guztiei eskaintzen dien garapen ekonomiko eta sozialerako aukera paregabeak" ere. Euroeskualdean sartzeko erabakia gobernu bakoitzeko gobernu kontseiluek onartu beharko dute. Ondoren, erabakia Espainiako Gobernuko ministroen kontseiluak berretsi behar du, eta Frantziakori Estatuari jakinarazi; horren ondoren, jadanik atxikitze hori erabat gauzatuko da.

Akitaniak eta EAEk sortu zuten euroeskualdea 2011ko abenduan. Nafarroa bertan sartuta, eta berriki Limousin nahiz Poitou-Charentes sartu ondoren, euroeskualdeak 8,7 milioi biztanle ditu. Nafarroak bat egin ahal izateko, estatutuak aldatu dituzte batzarrean. Gainera, foroaren lehendakaritza aldatu dute, eta datozen bi urteetan Alain Rousset Akitaniako Kontseiluko presidentea izango da. 1,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2016rako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.