euskara

Nafarroa Oinez-en kantuaren bideoklipa aurkeztu dute

Baztango hamabost herriek eta bertako haurrek dute protagonismoa bideoklipean. Tradizio irlandarreko musika tresnekin osatu dute kantuaren melodia, reggae eta jamaikar-tropikal doinuek zipriztindurik.  [Youtube]https://youtu.be/DuAnoRQDSNo[/Youtube]

2015eko ekainaren 25a
19:11
Entzun

Iruñean aurkeztu dute urriaren 18an Elizondon ospatuko den aurtengo Nafarroa Oinez-en kantua. Hama...bortz, Ama... bat leloari jarraiki, izenburu bereko kantuaren hitzak egin dituzte Baztan Ikastolako ikasle ohi Iñigo Beltzunegi Iturria-k eta Jon Barberenak. Tradizio irlandarreko musika tresnekin osatu dute kantuaren melodia, reggae eta jamaikar-tropikal doinuek zipriztindurik.

Zazpi musikarik eta hiru abeslarik parte hartu dute kantuaren interpretazioan, Baztan Ikastolako ikasle eta Elizondoko Koro Tikiko haurrekin batera.

Kantuaren bideoklipean Baztango irudi ikusgarriak jaso dituzte. Irudi horietako asko airetik hartuak dira. Baztan osatzen duten hamabost herriak eta bertako haurrak dira bideoklip koloretsuaren protagonistak. 

Sanferminetan, Oinez Txokoan

Aurten ere sanfermin jaietan Oinez Txokoa paratuko dutela iragarri dute. Ohi bezala, Vista Bellan prestatuko dute txokoa, eta egitarau zabala izango da bertan sanfermin jaietan. Besteak beste, Oihan Vega, Trikidantz eta Los Zopilotes Txirriaos izanen dira.

Zer jan eta zer edan ere ez da faltako Oinez Txokoan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.