Nafarroa, paperik gabeko etorkinei kasu egitearen alde
IRUÑEA. Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen batzordeak adierazpen bat onartu zuen atzo paperik gabeko etorkinei osasun arretagatik kobratzearen aurka eta egungo osasun sistemaren «doakotasuna, unibertsaltasuna eta kalitatea» mantentzearen alde. Hala, Nafarroako Gobernuari eskatu dio eskumenak baliatzeko hori bermatzeko. UPNk eta PPk ez dute babestu adierazpena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu