Nafarroak beste astebete luzatu du etxeratze agindua

Gobernuak aurkeztutako eskabideak Nafarroako Auzitegi Nagusiaren onespena jaso du: neurria irailaren 2ra arte izanen da indarrean, gutxienez.

Etxeratze agindu beste astebete izanen da indarrean Nafarroan. GORKA RUBIO, FOKU
2021eko abuztuaren 25a
13:15
Entzun

Beste astebete. Asteburuei eta jaiegunei eragiten dien etxeratze agindua beste zazpi egunez ezarrita edukitzea erabaki du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Joan diren asteetako joerari eutsiz, gobernuak araua luzatzeko eskea egin zien epaileei, eta mugak bere hartan segitzea baimendu du auzitegiak. Gobernuak gogora ekarri duenez, mugak epidemiologikoki arriskuak diren udalerrietan baizik ez du eraginik, asteburuetan, jaiegunetan, usadioz herriko festa tradizionalak ospatzen diren egunetan eta horien bezperetan. 01:00etik 06:00etara ezin da kalera atera.Gobernuak argitara ateratako datuen arabera, etxeratze agindua 54 udalerritan ezarriko da, zehazki. Indarrean sartu zenetik lehenbiziko aldiz, Iruñea ez dago horien artean.

Berriz ere, epaileek argudiatu dute neurria «ezin egokiagoa» dela birusaren kutsatzeari kontra egiteko. Halaber, azaldu dute araua «proportzionala» dela egungo egoera aintzat hartuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.