Europako Batasunak Espainiako Gobernuari defizita jaisteko urtebeteko atzerapen baimena eman dionez, gobernuak estatuko erkidegoentzat ere neurri bera ezarri beharko lukeela uste du Nafarroako Gobernuak. Lourdes Goikoetxea Nafarroako lehendakariordeak horixe bera eskatuko du bihar Espainiako Politika Fiskaleko Kontseiluaren bileran.
Defizit publikoaren helburua bete beharra dagoela esan du Goikoetxeak, baina denbora gehiago behar dela horretarako.