Nafarroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak atzo sinatu zuten lankidetza akordioa ez dela egokia eta ez dela nahikoa adierazi du Patxi Zabaletak gaur, NaBaiko Nafarroako presidentetzarako hautagaiak. Ohar baten bidez esan du euskara eta euskal kultura ez dituztela aintzat hartu, ezta elkarrekin garatu daitezke enpresak eta zerbitzuak ere.
"Dena ahaztuta geratu da, egindako guztia deklarazio batera murriztuz, Nafarroako Legebiltzarra izeneko eraikin historiko batean, iraganean osatu genuen Europako estatuaren batasun politikoari aipaman bakar bat ere egin gabe", kritikatu du oharrean Zabaletak.