Nafarroako adingabe bat desagertu da El Saucejo herrian (Espainia, Andaluzia). Feria ospakizunetan dira eta igande gauean bertan ezagutu zuten elkar Guardia Zibila bilatzen ari den bi lagunek, testigu baten arabera.
Herriko festetan, igandean, ikusi zituzten azkenekoz bi gazteak. Bietako baten lagunak adierazi duenaren arabera, "euren borondatez" egin zuten alde, eta hipotesi hori aztertzen ari dira.
Neska nafarra da, eta aitona-amonen etxean ari zen pasatzen oporraldia. Inguruko herrietara zabaldu dituzte bi gazteak aurkitzeko bilaketa lanak.