Abiadura handiko trena

Nafarroako AHTaren lanak egiteko akordiora iritsi dira

Espainiako Sustapen Ministerioaren eta Nafarroako Gobernuaren artean lortutako hitzarmenaren ondorioz, abiadura handiko trena Zaragozatik Iruñera joateko lanak egingo dituzte.

2009ko apirilaren 24a
17:08
Entzun
Espainiako Sustapen Ministerioak Ministroen Kontseiluari agiri bat bidali dio sail horren eta Nafarroako Gobernuaren arteko adostasunaren berri emanez eta, agiri horren bidez, abiadura handiko trenaren (AHT) Zaragoza-Castejon-Iruñea zatiko lanak egingo dituzte.

Ministroen Kontseiluaren arabera, AHTa Zaragozatik (Espainia) Iruñera joango da eta etorkizunean Madril-Gasteiz igarobidearekin lotuko da, baita Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako AHTarekin ere bai.

Akordio horretan Nafarroako AHTaren eraikuntzan izango diren ardurak ere zehaztu dituzte. Hala, Espainiak Zaragozatik Castejonerako (Nafarroa) bidea eraikiko du (78 kilometro) eta Nafarroako Gobernuak Castejon-Iruñea (65 kilometro).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.