Francisco Javier Eneriz Nafarroako arartekoak Etxerat preso politikoen senideen elkarteko ordezkariak hartu ditu gaur, Iruñean, hauek eskatuta. Egoera "larria" dela adierazi diote Etxeratekoek. Besteak beste, gaixotasun larriak edo sendaezinak dituzten hamabi presoren egoeraren berri eman diote, eta horiek askatu egin behar direla azpimarratu.
Vicente Ripa Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan ordezkariari eta Enrique Mugika Herzog Espainiako arartekoari Etxeraten txostena bidaltzekotan geratu da Eneriz.
Duela egun batzuk Etxeratekoak Iñigo Lamarka EAEko arartekoarekin bildu ziren.
Argazkian, presoen senide batzuk gaur, Iruñean. (Argazki Press)
Euskal presoak
Nafarroako arartekoak Etxerateko kideak hartu ditu
Presoen senideek egoera "larria" dela adierazi diote Francisco Javier Enerizi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu