Hizkuntza normalizazioaren ikuspegitik aztertu ditu Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Nafarroako aurrekontuak,2007koak2006koaren jarraipena direla ondorioztatu du.
Guztiz askiezak dira eta inondik inora ez dute ziurtatuko euskararen normalizazioan pausoak ematea”, salatu du Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.
Nafarroan euskara egoera larrian dagoela ohartarazi dute ordezkariek. “Nafarroan euskararen egoera larria izateaz gainera, datorren urtean ez dira aurrera egiteko neurriak hartuko”. Kontseiluaren aburuz, aurrekontua gobernuaren hizkuntza-politika ‘tamalgarriaren’ isla da. “Gobernuak euskararen normalizazioan aurrera egitea nahi izatea behar dugu, euskaldunok egiten diogun eskaera kontuan izan behar du”.
Atalka-atalka honako azterketa egin dute:
Helduen euskalduntze-alfabetatzea:
Aipatzeko igoeren artean helduen euskalduntze alfabetatzeari dagokiona dago. 2004. urtean murrizketa izugarria izan zen, eta egoera larrian izan ziren sektorean aurrera egiteko. Orain berriro gora egin du, halere gertatu zeneko kopuruetara ez da iristen Kontseiluak egindako azterketaren arabera. “Beraz, nabarmen desegokiak dira gaur, garai hartan ere desegokiak baitziren”, esan dute. Sektoreak dagokion maila hartzen hasteko 1.000.000 € beharko luke.
Hezkuntza:
Ikastolei dagokienez, orain arteko kopuruak eskuratuko ditu, baina lortutako hitzarmenari esker Kontzertuaren eskutik jasoko du laguntza gehigarriaren parterik handiena. Hizkuntza-politikatik, 344.382 € jasoko ditu orain arteko 1.758.489 € ordez.
Gainerako partida guztiak oso txikiak dira Kontseiluaren aburuz, “ez dute normalizazio prozesuaren beharra asetzen”. Gehien hazten dena, hedabideei begirakoa da 298.250 €rekin 51.275 € gehiago dituelako, atzerriko hizkuntzen sustapenak duen antzeko hazkundea, 50.944 €. “Gobernu honen hizkuntza-politikari buruzko datu adierazgarria da hau”, azpimarratu dute.
Euskarazko hedabideak:
2006: 246.975 euro.
2007: 298.250 euro.
Hizkuntza politika
Nafarroako aurrekontuak "hizkuntza politika desegoki baten jarraipenaren" isla dira Kontseiluaren ustez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu