Andacelay sozietate publikoko 100.000 eurorekin lehentasunezko partaidetzak erosteagatik, diru publikoa bidegabeki erabiltzea leporatuta iaz epaitu zuten Josetxo Andia Eguesibarreko UPNeko alkate ohia. Epaiaren arabera, ez da frogatu akusatuak diru publikoaren erabilera okerra egin zuenik. Gainera, epaiak dio ez dagoela debekaturik produktu finantzieroen erosketa.
Andiak adierazi zuen ez zekiela lehentasunezko partaidetzak ersotea "operazio arriskutsua eta zuhurgabea" zenik. Andia bankuko langile izan zen hainbat urtez.