Uholdeak Nafarroan

Nafarroako berrehundik gora nekazarik elkarretaratzea egin dute Ebroko Ur Konfederazioaren aurrean

UAGNko buru Felix Bariainek iraintzat jo du konfederazioaren eta Espainiako Nekazaritza Ministerioaren jarrera.

2015eko martxoaren 4a
12:37
Entzun

Uholdeak saihesteko neurriak har daitezela eta azken denboralean eragindako kalteen ordainak berehala eman ditzatela. Horiexek gaur eguerdian Ebroko Ur Konfederazioaren egoitza aurrean bildu diren berrehundik gora nekazari eta abeltzainen eskaera nagusiak.

"Iraingarria da nekazari eta abeltzainei egiten ari zaizkiena, jakina zenean ibaia zikina zegoela eta uholde arriskua zegoela", gaitzetsi du Felix Bariainek, UAGN sindikatuko presidenteak, eta gogorarazi du askok oraindik jasotzeke dituztela 2013ko uholdeek eragindako kalteen ordainak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.