Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean zortzi bertsolari lehiatuko dira, larunbatean

2013ko martxoaren 18a
17:45
Entzun

Larunbatean izango da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, 17:00etatik aurrera. 31 izan ziren txapelketa hasi zuten bertsolariak, eta horietatik zortzi igoko dira larunbatean oholtzara: Julio Soto, Xabier Silveira, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Aimar Karrika.

Finaleko lehen lau sailkatuek, gainera, udazkenean jokatuko den Txapelketa Nagusirako txartela lortuko dute.

Orain dela bi urteko finalarekin alderatuta, hiru bertsolari berri izango dira finalean: Erika Lagoma, Aimar Karrika eta Eneko Fernandez. Lagomak badu esperientzia finaletan, 2006tik 2009ra lau finaletan egon baita.

Finalerako sarrerak salgai daude webgunean, baita Nafarroako hainbat lekutan ere: Iruñean (Karrikiri denda), Elizondon (Fantxike denda), Etxarri Aranatzen (Xapatero taberna), Lekunberrin (Lanbroa liburudenda), Leitzan (Maimur liburudenda) eta Lesakan (Okindegia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.