hezkuntza

Nafarroako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleek greba mugagabea hasi dute gaur

Nafarroako Gobernuak "inposatutako" murrizketak salatu dituzte gaur goizean egindako prentsaurrekoan. Nafarroako irakaskuntzako sindikatuek, bestalde, greba egitera deitu dute biharko, hilaren 29rako eta 31rako.

2012ko maiatzaren 21a
15:39
Entzun

Nafarroako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Elkarteak hasierako asmoari eutsi dio, eta greba mugagabea hasi du gaur, Nafarroako Gobernuak "inposatutako" murrizketen aurrean. Irakasleen arabera, neurri horiekin hezkuntzaren kalitatea "okertu" egingo da. 

Murrizketak "irakasleen lan baldintzen aurkako erasoa" ere badirela uste dute DBHko irakasleek, gaur goizean Iruñean Alberto Royo, Elena Senosiain eta Juanma Ruiz ordezkariek azaldu dutenez.

"Irakasleak apur bat nekatuta gaude gure aldarrikapenei uko egin behar izatearekin, ikasleen mesedetan. Heldu zaigu honi aurre egiteko unea", adierazi dute.

Nafarroako irakaskuntzako sindikatuek hiru greba egunetara deitu dute, biharko, hilaren 29rako eta 31rako. Elkarteak uste du protesta hori ez dela eraginkorra izango, eta horregatik erabaki dute greba mugagabea egitea. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.