Nafarroako EH Bilduk galdeketetarako foru legea aurkeztu du

Erredakzioa
Iruñea
2015eko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Nafarroako herritarren «iritzia bideratzeko» tresna izateko, Kontsulta Legea aurkeztu du EH Bilduk. Beharrezkotzat du lanabes hori, «herritarron borondatea Nafarroan eta Espainiako Estatuan estalia, isildua eta ukatua izan baita urteetan eta urteetan». Abokatu talde bat aritu da Kontsulta Legea prestatzen, eta Adolfo Araiz Nafarroako EH Bilduko lehendakarigaiak eman ditu xehetasunak, Iruñean.

«EH Bildun ez diogu beldurrik gizartearen borondatearen adierazpenari. Kontrakoa; galdetu nahi diogu inbertsioez, azpiegiturez, erabakiez… Herritarrok erabakitze ahalmena partekatzeko legea da hau», esan du Araizek.

Lau galdeketa eredu

Sortu, Aralar, EA eta Alternatibaren koalizioaren arabera, foru legeak arautu beharreko galdeketa ereduak, gutxienez, lau dira: izaera orokor edo sektorialeko herri kontsultak; zentsura mozio herritarra, Nafarroako Gobernuko lehendakariaren edo gobernuaren beraren jarrerari buruzkoak; berrespenerako edo baieztapenerako kontsultak —parlamentuan eztabaidatutako lege baten edo lege izaera duen dekretu baten inguruan herritarrek duten iritzia ezagutzeko—; eta udal esparruko kontsultak.

EAEn Eusko Legebiltzarrak 2008ko ekainean onartu zuen Kontsulta Legea, baina Espainiako Auzitegi Konstituzionalakbaliogabetu egin zuen urte hartako irailean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.