Nafarroako elikagai bankuak 2,5 milioi kilo janari banatu ditu

Europako araudiaren ondorioz 2012an elikagai gutxiago jasotzeko arriskuaz ohartarazi dute

Erredakzioa
Iruñea
2011ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
33.000 pertsonaren beharrak ase zituen Nafarroako elikagai bankuak 2010ean. Guztira 2,5 milioi kilo janari banatu zituzten. Batez beste 70 kilo janari jaso zituzten pertsona horiek esne, fruta, barazki eta arrautza artean; edariak, arroza, lekaleak eta azukrea ere banatu ziren. 143.424 euroko aurrekontua izan zuten hori lortzeko, gehiena erakunde publikoek emanda.

Janaria funtsean nekazaritzako elikagaien industriatik heldu zen, industria horrek milioi bat kilo eman baitzizkion elikagai bankuari. Handizkako merkatari eta banatzaileek 200.500 kilo, denda txikiek 78.000 kilo eta gizabanakoek 52.000 kilo janariko ekarpena egin zuten 2010ean.

Araudi aldaketarekin, kezka

Aurten iazko kopuruak handituko direla aurreratu du Carlos Almagrok, janari bankuko presidenteak. Ordea, datorren urtean egoera errotik alda daitekeela iragarri du. Europako Batasunak araudia aldatuko du, eta elkarte horiek ez dute gizarte laguntzarik jasoko. Horrek hamar tona janariko murrizketa ekar dezakeela azaldu du Almagrok. Hutsune hori betetzeko gizarteren parte hartzea handitzeko ekimenak egingo direla aurreratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.