Euskal kulturgintzaren aurkako polizia operazioa

Nafarroako elkarretaratzeak bertan behera utzi ditu Kontseiluak, baina prentsaurrekoa emango du Iruñeko Udal plazan

Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak debekatu egin dituela-eta, atzoko polizia operazioa salatzeko Kontseiluak Nafarroako elkarretaratzeak bertan behera uztea erabaki du. Euskalgintzako erakundeko horrek adierazi duenez, debekuaren aurka helegitea aurkeztu dute, baina epaileek helegite hori gaur iluntzeko zortziak baino lehen aztertzeko betarik ez dutenez, eta galarazpenari aurre eginez kontzentrazioak egiteak "herritarrentzat izan ditzakeen ondorio larriak ekiditearren", deialdia Nafarroan bertan behera lagatzea erabaki du.

2003ko urriaren 17a
16:00
Entzun
Elkarretaratze horien ordez, arratsaldeko zortzietan debekuaren inguruko iritzia emango dute Nafarroako euskalgintzako erakundeek Iruñeko Udal plazan, prentsa aurrean.

Gaur iluntzeko 20:00etan Nafarroako 200 herritan elkarretaratzeak egiteko premiazko baimena eskatzu zuen atzo Kontseiluak, eta bilkura horiek guztiak Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak debekatu egin ditu. Bi arrazoi eman dituzte bilkura horiek galarazteko: batetik, hamar eguneko aurrerapenarekin jakinarazi behar zaiola bilkura egiteko asmoa eta bestetik, Guardia Zibilaren eta Espainiako Poliziaren aurkako adierazpena dela.

Nolanahi ere, Euskal Herriko gainerako herrialdeetan deialdiek indarrean jarraitzen dute.Baionan 19:00etan izango da, eta ez 20:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.