Politika

Nafarroako eta EAEko kupoak batera negoziatu behar dira Aralarren ustez

Espainian hainbat politikarik egindako "erasoen aurrean" defendatzeko modu bakarra da, Patxi Zabaletaren arabera.

Zabaleta, gaur. J. MANTEROLA, ARP
2014ko apirilaren 16a
12:30
Entzun

"Badirudi ez Urkulluren ez Barcinaren gobernuak ez direla konturatzen eraso horien larritasunaz, pisuaz eta izaera sistematikoaz; Euskal Herriaren sistema fiskal historiko eta jatorrizkoaren aurka doaz zuzenean". Zabaletaren ustez, ez Yolanda Barcina Nafarroako presidentea ez Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzakoa ez dira ari kontzertu ekonomikoa eta Nafarroako ituna babesteko "beharrezko neurriak" hartzen.

Zabaletaren ustez, biak batera negoziatu beharko lirateke, defentsa juridikoan biak banantzea "politikoki letala" delakoan. Nafarroako eta EAEko eskubide fiskal eta ekonomikoen jatorria konstituzioaren aurrekoa dela gogoratu du Zabaletak. Izaera politikoa izango duen akordioa beharrezko ikusten du; are, "Europako itunen maila" behar luke. Aralarreko koordinatzaileak esan du Espainiako Auzitegi Konstituzionala ezin dela izan azken hitza duena, hark Espainiari soilik mesede egingo diolako.

Zabaletaren ustez, Nafarroak eta EAEk biek egon beharko lukete Ecofin Europako Batasuneko Ekonomia eta Finantzetako Ministroen Kontseiluan.

Gaineratu du zergen bidez bildutako diruak behera egin duen garaian ezin duela gora egin Espainiari ordaindu beharreko diru kopuruak. "Nafarroan 4.200 milioi euro bildu ziren 2008an, eta 430 milioi eurotan zegoen kupoa. 2012an, kupoa jada 547 milioi eurotan zegoen. Nafarroak ezin du kupo maila hori mantendu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.