AHT

Nafarroako eta Espainiako gobernuek bi zatiren lanak hastea adostu dute

Alesbestik Erriberrira eta Erriberritik Tafallara doaz bi zatiak.

urtzi urkizu
2013ko apirilaren 9a
14:04
Entzun

Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinak eta Espainiako Gobernuko Sustapen ministro Ana Pastorrek bilera  bat izan zuten atzo iluntzean Madrilen, azpiegituren inguruan hitz egiteko. Bileran, AHTaren bi zatiren erakusketa publikoa adostu zuten; bata Alesbestik Erriberrira doa, eta bestea, Erriberritik Tafallara. 

Barcinak azaldu duenez, Castejon partean Ebro ibaiaren gainean zubi bat eraikitzeaz mintzatu ziren bileran. Halaber, Iruñean burdinbideko kiribil bat kentzeaz aritu ziren.

Castejondik Iruñerrira AHTko bost zati egiteko asmoa dute. Castejondik Alesbesera doan zatia adjudikatuta dago. Alesbestik Erriberrira doan zatiaren proiektua Adifek onartu zuen iaz, baita Erriberritik Tafallara doan zatia ere. Bestetik, Tafallatik Campanasera eta Campanastik Ezkirotzera doazen zatien proiektuak lantzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.