Komunikazioa

Nafarroako euskal irratiak elkarlanean ariko dira aurrerantzean

Iruñerriko Euskalerria Irratia, Baztango Xorroxin, Sakanako Beleixe, Ultzama, Basaburua, Imotz eta Anue inguruko Esan-Erran, Leitzako Karrape eta Larraungo Aralarrek programazioa trukatuko dute, besteak beste. Webgunea sortua dute: 'www.nafarroakoirratiak.com'.

2007ko apirilaren 25a
18:14
Entzun
Nafarroan dauden euskarazko sei irratiek elkarlana sustatuko dute aurrerantzean, bakoitza bere ingurutik, bere izaera errespetatuz eta bere nortasunari eutsiz. Hala, Iruñerriko Euskalerria Irratia, Baztango Xorroxin, Sakanako Beleixe, Ultzama, Basaburua, Imotz eta Anue inguruko Esan-Erran, Leitzako Karrape eta Larraungo Aralar irratiek programazioa elkar trukatuko dute, harremanak sendotuko dituzte eta sare eraginkorrak sortu nahi dituzte.

Lehen urrats gisa, webgunea sortu dute, eta bertan emankizunak eta zuzeneko irratsaioak eskainiko dituzte.

"Hizkuntzaren aldeko lanak batzen gaitu", adierazi du gaur Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendariak, "komunikazio soziala egiten dugulako".

Duela bi urte sortu zen elkarren arteko lana indartzeko asmoa, Topaguneak elkarteak bultzatuta. Aurretik egin izan dute elkarrekin lanik.

Gaur egun sei irratiak "mail berean" daude tresneriari dagokionez, programazioa sortu, gorde eta sareratzeko. Inbertsioa 67.000 eurokoa izan da, eta Udalbidek 30.000 euro jarri ditu.

Argazkian, euskarazko irratietako, Topaguneko eta Udalbideko ordezkariak gaur, Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.