Politika

Nafarroako ezker abertzalearen ustez, "ezkertiar eta abertzale guztien arteko artikulazioa da aldaketarako formula"

Ikasturte politiko berrirako hiru lan eremu zehaztu ditu. Bat, "herritar ezkertiar eta abertzaleen iritzia ezagutzea". Bi, "aldaketaren inguruko eztabaida mamitzea". Eta hiru, "eragile politiko, sindikal eta sozialekin akordio bat erdiestea".

2010eko irailaren 3a
16:55
Entzun
Fermin Irigoienek eta Marine Pueyok prentsaurrekoa eman dute gaur Nafarroako ezker abertzalearen izenean eta adierazi dute "aldaketarako formula, Nafarroako sektore ezkertiar eta abertzale guztien arteko artikulazio estrategikoaren mende" dagoela, "epe luzerako akordio baten bidez". Horretarako, hiru lanketa eremu zehaztu dituzte, ikasturte politiko berriaren atarian.

Batetik, "herritar ezkertiar eta abertzaleen iritzia ezagutzea". Bestetik, "aldaketaren inguruko eztabaida mamitzea", hitzaldi eta harremanak izanez euren dinamika indartzeko. Eta azkenik, "eragile politiko, sindikal eta sozialekin akordio bat erdiestea".

Hauteskundeei dagokionez, ezker abertzaleak "NaBairekin politikoki ez duela lehiatu nahi" adierazi du, eta helburua dela "elkarrekin eskuinarekin lehiatu eta Nafarroako Gobernua eskuetatik kentzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.