TORTURAK

Nafarroako Fiskaltzak ez ditu tortura salaketak argituko

UPN, PSN, CDN eta IUN salaketak argitzearen kontra agertu dira parlamentuan, eta NaBai alde.

2011ko martxoaren 25a
13:48
Entzun

Nafarroako Parlamentuak atzera bota du Nafarroan atxilotuak izan direnen tortura lekukotzak argitzeko mozioa. Hala, Nafarroako Fiskaltzak ez ditu lekukotza horiek aztertuko. UPNk, PSNk, CDNk, eta IUNk bozkatu dute mozioaren aurka, eta NaBai izan da alde agertu den bakarra. Nafarroa Baik mozioaren helburua "torturak saihestea" dela azaldu du.

Nafarroan atxilotutako lagunen tortura salaketak Fiskaltzak epaitegietan argitzeko eskatzen zuen NaBaik bultzaturiko ekimenak.

TATek, Amnesty Internationalek eta NBEk torturaren aurkako egindako dekalogoa onartzeko eskatzen zion mozioak Espainiako Gobernuari, baina hori ere atzera bota du parlamentuak. IUNk hamar puntutik zortzi onartu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.