ebola

Nafarroako gaixoak ere ez du ebola

Tuterako erietxetik Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute ergi bat. Nigeriatik itzuli berria zen, eta ebolaren aurkako protokoloa ezarri diote.

2014ko irailaren 11
13:05
Entzun

Sukar handiarekin eta giharretako minez heldu da eria, goizean, Tuterako Reina Sofia ospitaleko larrialdi zerbitzura. Ebola kasu bat izan zitekeelakoan, Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute anbulantziaz, eta ebolaren aurkako protokoloa aktibatu dute.

Azterketa ospitaleko laborategian bertan egin dute, eta negatibo eman du. Malaria duela egiaztatu dute, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Gaixoa "egoera onean" dago.

Uda honetan ebolaren aurkako protokoloa aktibatu duten hirugarren aldia izan da honakoa. Hiru kasuetan, malaria zuten azterturiko gaixoek. Asteartean gertatu zen azken kasua; Basurtun erietxeraturiko gaixoak ere ez zuela ebola, malaria baizik, jakinarazi zuen asteazkenean Osakidetzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.