Nafarroako gizonezko bat hilotz aurkitu dute Errioxan
IRUÑEA. Hilotz azaldu zen atzo goizean Nafarroako gizon bat, 75 urtekoa, Alcanadren (Errioxa, Espainia). Udalerri hori Nafarroatik gertu dago, mugan. Bide batean aurkitu zuten gizonezkoa hilda, landa eremu batean. Tren gidari batek eman zien abisua larrialdi zerbitzuei. Medikuek gizonezkoa hilda zegoela ikusi zuten heldu zirenean, eta berehala eraman zuten handik gorpua, autopsia egin ziezaioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu