Eguerdiko hamabietan hasi da Nafarroako Diputazioko Tronu aretoan kontseilari berrien zin-egite ekitaldia. Atzo izendatu zituen Miguel Sanz presidenteak kontseilariak eta gaur hartu dute kargua. Horrenbestez, honakoaek osatuko dute Nafarroako Gobernua: Franciso iribarren lehendakariordea eta Ekonomia eta Haziendako kontseilariak; Javier Caballero Lehendakaritza, Barne eta Justiziakoak; Juan Andres Burguete Ingurugiro, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitzakoak;Jose Javier Etxarte Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikagaietakoak; Reyes Berruezo Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazterikoak;Alberto Catalan Administrazio Lokalekoak; Luis Campoy Hezkuntzakoak; Juan Ramon Corpas Kultura eta Turismokoak; Maria Kutz Osasunekoak; Jose Ignacio Palacios Herrilan, Garraio eta Komunikazioetakoak, eta Jose Javier Armendariz Industria, Teknologia, Merkataritza eta Lanekoa.
UPNk CDNren babesarekin osatu du Gobernua, eta, ondorioz, alderdi horri utzi dizkio kontseilaritzetako bi; hain zuzen ere, Juan Andres Burguetek bete duen Ingurugiro, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitzakoa, eta JoseJavier Etxarteren esku geratu den Nekazaraitza, Abeltzaintza eta Elikagaietakoa. Gizarte Ongizateko kontseilari Reyes Berruezo PSOEko diputatu izana da.
Gobernu "plurala, gaztea eta gaitasun profesional handikoa" osatu duela nabarmendu du Sanzek, "Nafarroak behar duen bezalakoa".
Hauteskundeen ondorena
Nafarroako Gobernu berria "plurala, gaztea eta gaitasun handikoa" dela nabarmendu du Sanzek
Nafarroko Gobernu berriko kontseilariek gaur eguerdian hartu dute kargua. Hamaika kontseilarik osatzen dute Miguel Sanz presidentearen taldea, eta haietako bi CDNko kideak dira. "Lan zorrotz eta garbia" eskatu die Sanzek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu