Nafarroako Gobernuak dio hezkuntza arloko grebak jarraipen "esanguratsua" izan zuela atzo

2012ko maiatzaren 23a
14:27
Entzun

Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuko bozeramaileak hezkuntza arloko murrizketak babestu ditu gaur ere, baina horrekin batera, atzoko Nafarroako hezkuntza arloko sindikatuek deitutako grebak "jarraipen esanguratsua" izan zuela onartu du.

Haren arabera, Gobernuaren hezkuntza politikaren erdigunea "ikasleenganako zerbitzua" da, eta Nafarroako zerbitzuak "bikaina" izaten jarraitzen duela nabarmendu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.