Hildako emakumezkoaren senarra preso sartu zuten atzo, hura hiltzea egotzita. Espainiako Gobernuak indarkeria matxistaren kasua izan dela baieztatu du. Baina, horren aurretik ere, abian ziren indarkeria matxistaren salaketak.
Nafarroako Gobernuak oharra kaleratu du gaur, "emakumeen kontrako indarkeria guztiak" salatzeko. Gainera, lanean segitzeko konpromiso irmoa azpimarratu du emakumeen "bizitzaren, askatasunaren, duintasunaren eta erabateko herritartasunaren kontrako edozein indarkeria" desagerrarazteko.
Ana Ollo kontseilariak gaurko bileraren ostean nabarmendu du errespetua diotela poliziaren ikerketari, baina azpimarratu du genero zapalkuntzaren "izozmendiaren punta" besterik ez direla emakumeen kontrako erasoak. Aurten Nafarroan 748 emakumezkok salatu dute beren kontrako indarkeria, Olloren arabera, eguneko lauk.
Uharten elkarretaratzea egin dute gaur, 13:00etan udalak deituta, eta arratsaldean ere egitekotan dira, 19:30ean, mugimendu feministak deituta. Biharko, Bilbon, Gasteizen eta Donostian ere deitu dute elkarretaratzera.
Beste emakume bat eraila Euskal Herrian, oraingoan Huarten! Dagoeneko 5 emakume erail ditu aurten indarkeria sexistak! ADI MOBILIZAZIOEI! #IndarkeriaMatxistarikEz@ehbfeminista@argia@berria@naiz_info@eitbAlbisteak@pikaramagazinepic.twitter.com/SEWBjb9F77
— EH Emakumeen Martxa (@emakumemartxa) 2018(e)ko abuztuaren 29(a)