Memoria historikoa

Nafarroako Gobernuak Felix Huarte goraipatuko du, Erorien Haraneko obren egileetako bat

Hil ondoko omenaldia egingo dio Javier Urmenetarekin batera; biak industria sustatzeko giltzarri izan zirela eta, Nafarroako Urrezko Domina emango die.

arantxa iraola
2014ko azaroaren 13a
13:23
Entzun

Francoren diktadurako urteetan Nafarroako enpresaburu ezagunen artean nabarmenetarikoa izan zen Felix Huarte. 1896an jaio, 1971n hil, eta enpresa talde handi bat bildu zuen bere inguruan. Ezagunenetarikoa Huarte y Compañia izan zen; garai hartako obra publiko ugari bere gain hartu zituen, eta tartean izan ziren erregimenarentzat esanahi handikoak: esaterako, Erorien Haraneko gurutze erraldoia eraikitzeko ardura izan zuen. Garai hartako bidegabekeriak gaitzesten diharduten memoria historikoaren aldeko taldeek ohartarazi izan dute enpresa hori baliatu izan zela, orduko beste hainbaten gisan, lanera behartuta ikusten ziren presoen lan eskuaz.

Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuak uste du goraipatzeko modukoa dela Huarteren izena, eta horregatik egingo dio omen. Baita Javier Urmenetari ere. Oroitarazi nahi du biak Nafarroako Diputazioan buruzagi zirela, orain dela 50 urte, Nafarroako industria sustapeneko lehen planaren eragileak izan zirela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.