Hirigintza proiektua

Nafarroako Gobernuak Gendulainekin aurrera jarraitu du

Apirilean Nafarroako Auzitegi Nagusiak atzera bota zuen PSIS plana, eta, bertako irizpideak aintzat hartu eta gero, berregokitu egin du orain.

Gendulaingo jauregitik Zizur Nagusirantz dauden lursailak. IDOIA ZABALETA, ARGAZKI PRESS
joxerra senar
2014ko irailaren 29a
14:00
Entzun

Maiatzean jada ohartarazi zuen Luis Zarraluki Nafarroako Sustapen kontseilariak ez zutela etsiko: "Huts horiek konpondu, eta aurrera jarraituko dugu". Apirilean Auzitegi Nagusiak erabilitako argudioak aintzat hartu eta gero, PSIS plan berria onartu du. Nafarroako aldizkari ofizialean argitaratu du.

Udalerriz gaindiko sektore arteko planaren sarreran (PSIS) gobernuak argudiatzen du Desarrollo Sostenible de Navarra, S.L. merkataritza enpresarekin "hirigintzako garapenerako beharrezkoak ziren determinazio egituratzaileak onesteko konpromisoa" zegoela. Horregatik, Nasursa sozietate publikoak 2006ko uztailaren 4an Gendulaingo gunea antolatzeko ideien lehiaketara deitu zuen. Lehiaketa horren ondorioz, orain PSIS plana tramitatu da.

Planak hasierako helburuari eusten dio: 18.389 etxe egin nahi dira, horietatik %88,45 babes publikokoak —% 49,52 babes ofizialekoak eta beste % 38,93 prezio tasatutako etxebizitzak—. PSIS planak ez du zehazten urbanizazio kostuaren zenbatekoa, baina Zendea Zizurreko Erreniega taldearen arabera, 400 milioi euro inguruko kostua du.

Zarralukik maiatzean justifikatu zuen etorkizunean 39.000 etxe eraikitzeko beharrari erantzuten diola Gendulainek. Alta, uneotan, etxebizitza hutsez gain, Iruñerrian badira aurrerantz doazen beste hirigintza plan batzuk (Erripagaina eta Lezkairu nagusienak).

Askok uste zuten etxebizitza burbuilaren eztandak lurperatu zuela betiko Gendulain, baina 2006an Nafarroako 43 eraikuntza enpresa biltzen zituen Desarrollo Sosteniblerekin hitzartutako konpromisoek lotuta eduki dezakete UPNren gobernua. Interes pribatuak eta publikoak ere nahasten dira. Zarralukik 2003an gobernua utzi eta MRA eta Larcovi eraikuntza enpresetan lan egin zuen ondoren Barcinak 2011n Sustapen kontseilari izendatu arte.

Informazio gehiago: Gendulain: Nafarroako bigarren hiria izan behar zuena, 300 hektareako gari soro garestiena bihurtuta

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.