Nafarroako Gobernuak 'genero indarkeria' adiera erabiliko du
IRUÑEA. Nafarroako Gobernuko Berdintasun Departamentuak berretsi du genero indarkeria adiera erabiltzen jarraituko duela, inola ere ez duela erabiliko familia barruko indarkeria, andrazkoen kontrako bortxari buruz aritzeko. Ana Mato Espainiako Osasun ministroa hasi da familia barruko indarkeria kontzeptua erabiltzen. Elena Torres (PSN) Nafarroako Berdintasun kontseilariarentzat, «atzerapausoa» da hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu