Urtarrilean udaletxeko balkoitik ikurrina kentzeko agindua iritsi zen Leitzako Udalera. Agindutakoa egingo ez balute, alkatea inhabilitatuko zuten abisua ere eman zuten, gainera. Bi eguneko epea zuten ikurrina kentzeko. Orduan, ikurrina kentzea erabaki zuten. Orain, ordea, zer egin erabakitzeko, erreferenduma egitekotan dira igandean.
Nafarroako Gobernuak ez du nahi erreferendum hori egiterik, eta inpugnazioa jarri du. Nolanahi ere, udaleko alkateak, erreferenduma egin egingo dutela esan du.
Ikurren legea
Nafarroako Gobernuak Leitzako erreferenduma inpugnatu arren egin egingo dela iragarri du alkateak
Nafarroako Gobernuak esan duenez, Leitzako udaletxean ikurrin bat jarri edo ez galdetzeko erreferenduma egitearen kontra inpugnazioa jarriko du. Nolanahi ere, Leitzako alkate Patxi Saezek (Aralar) erreferenduma egin egingo dela iragarri du. UPN eta CDN "herritarren parte hartzearen kontra" daudela iritzi dio Aralarrek. Erreferenduma herritarren plataforma baten ekimenez egingo dela gogorarazi du, eta, esan du, ez duela espero, erreferenduma egitea inork galaraziko duenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu