POLITIKA

Nafarroako Gobernuak 'militar espainiar bati gutuna' lehiaketa bultzatu izana kritikatu dute

Gaitzespen mozio bat aurkeztu dute Aralar-NaBaik eta Bilduk Nafarroako Parlamentuan.

2013ko urriaren 31
19:01
Entzun

Bilduk eta Aralar-Nabaik oso larritzat jo dute Nafarroako Hezkuntza Departamentuak Espainiako Gobernuak antolatutako militar espainiar bati gutuna izeneko lehiaketan parte hartzera deitu izana. Bi talde parlamentariek mozio bat aurkeztu dute, lehiaketa antolatu izana gaitzes dezan legebiltzarrak.

"Hezkuntza eremuan militarismoaren baloreak bultzatzen dituen lehiaketa hau Hezkuntza Departamenduak antolatu izana oso larria da. Ez du inolako hezkuntza helbururik eta bai helburu ideologikoa; izan ere, Defentsa Ministerioak lanak aukeratuko baititu", ohartarazi dute.

Mozio horretan Nafarroako Gobernuari eskatu diote deialdi horren inguruko iragarkiak kentzea, "erabat ideologikoa" delakoan: "Ez dago bideratuta hizkuntza gaitasunak lortzeko, ezta baloreen hezkuntzan ezta elkarbizitza baketsuan ere".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.