Nafarroako Gobernuak 132 milioi euroren murrizketak onartu ditu, defizit helburuak bete ahal izateko. Duela hiru aste iragarri zuen neurria UPNk, eta horrek PSNren eta bien arteko gobernu haustura ekarri du.
Yolanda Barcina lehendakariak unibertsitate publikoaren gastuak %5 murriztuko dituztela esan du, parlamentuaren ohiko gastuak %12 eta erakunde publikoena %25 —bereziki, inbertsioak—.
Barcinak esan du murrizketa horiek ez dutela eraginik izago gastu zehatz batzuetan. Hau da, osasunerako, hezkuntza publikorako, gizarte zerbitzuetarako, mendetasunerako, errentarako, langabezia sarirako eta AHTrako diru sortak ez dira murriztuko, presidentearen hitzetan.
PSN oposiziora pasatu zenetik, lehendabiziko gobernu bilkura izan da gaurkoa.