Nafarroako Gobernuak txostena bidaliko du Auzitegi Nazionalera Atarrabiako udaletxean Uribetxebarriaren alde egindako itxialdia salatzeko

2012ko abuztuaren 27a
12:29
Entzun

Carmen Alba Nafarroako Gobernuko ordezkariak adierazi du txostena bidaliko dutela Espainiako Auzitegi Nazionalera, Atarrabiako udaletxean hamabost lagunek Josu Uribetxebarria presoa askatzearen alde asteburuan egin duten itxialdia salatzeko. Gobernuren arabera, txostenak udaletxean preso gaixoaren alde erakutsi ziren pankartarekin du zerikusia. 

Pedro Jose Gastearena Atarrabiako alkateak esan du Gobernutik ez diotela ezer esan txostenaren inguruan, eta larri dagoen pertsona baten askatasuna eskatzeagatik polemika sortzeak "harritu" egin du alkatea. Adierazi du aurretik itxialdi gehiago izan direla. Uribetxebarriaren aldeko itxialdian eta baraualdian hamabost lagunek parte hartu dutela esan du; "ez da istilurik izan". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.