Nafarroako Gobernuaren jokabidea salatu dute

Hedabideen protesta, atzo. BERRIA.
2012ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Nafarroako mendialdeko hedabideek gogor salatu dute foru gobernuak euskarazko hedabideei dirurik eman ez izana. Haien esanetan, egin nahi duen «benetako politika» ezkutatzeko erabili duen aitzakia da krisia. Nabarmendu dute faltsua dela euskarazko hedabideak diru laguntzetatik bizi diren ustea. Hala, argi dute zein den Nafarroako Gobernuaren asmoa: «Ofiziala ez den mezua zabaltzen duten komunikabideak isilarazi nahi dituzte».

Laguntzen dieten pertsonen babesa eskertu, eta euskararen aldeko apustua berretsi dute Nafarroako mendialdeko hedabideek. «Erronkak merezi duelakoan, horretan jarraituko dugu etorkizunean ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.