Jon Abril Berako zinegotziak jakinarazi zuen, Twitter bidez, Animsa enpresak eraso informatikoa jasan zuela. Aljeriako helbidea duen hacker talde batek haren webgunea hackeatu zuen, eta, bide batez, hainbat udaletakoa ere bai. Animsa arduratzen da Nafarroako hainbat udalerritako webguneen kudeaketaz, hala nola Atarrabia, Burlata, Berriozar, Bera, Lesaka, Baztan, Antsoain, Irurtzun, Berriobeti, Viana eta Tafalla.
18:00ak aldera eman zuen erasoaren berri Abrilek. Besteak beste, mezuetan 'I love Isis' agertzen zen, eta 'Je suis Mohammed, je suis Isis'. Israel eta Frantziaren kontrako mezuak ere irakur zitezkeen ingelesez, eta arabierazko hizkiak ere ageri ziren. Hacker taldeak Team System DZ du izena.
Albiste agentzia baten arabera, eraso informatikoa ikertzen hasi da Espainiako Polizia. Erasoa Frantziatik datorrela adierazi dute.