Nafarroako hezkuntzan, dei egin dute bihartik aurrera mobilizatzera

Erredakzioa
Iruñea
2012ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Bihartik aurrera, protesta eta mobilizazio ugari izango dira Nafarroako ikastetxeetan, gobernuaren murrizketa asmoak salatzeko. Sindikatu gehienek antolatutako hiru greba egunetatik lehena asteartean izango da, eta jakinarazi dute zein protesta izango diren egun horren harira: dozena bat ikastetxe baino gehiagotan itxialdiak egingo dituzte bihar arratsaldean hasita, eta, hilaren 22an, zutabeak, manifestazioak eta bilerak izango dira. Irakasle batzuek bihar bertan hasiko dute greba; Bigarren Hezkuntzako Irakasleen elkarteak lanuzte mugagabera dei egin du. Aurrez ere hasita daude mobilizazioak: atzo, ehun bat irakasle eta gurasok protesta egin zuten Nafarroako Eskola Kontseiluaren jardunaldi batzuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.