Nafarroako hobi komunen mapa maiatzerako «prest, argitaratuta, eta erabilgarri» egonen dela aurreratu du Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak. Gaineratu duenez, bera buru duen Presidentzia, Administrazio Publiko eta Barne sailak diru laguntza deialdia onartuko du 2012an senideen gorpuak lurretik atera nahi dituzten familiak laguntzeko. Laguntza horien zenbatekoa zehazteke badago ere, Jimenezek nabarmendu du 2012ko aurrekontuek dagoeneko jasotzen dutela proiektu honetarako 40.000 euroko esleipena.
Bilduk deituta egin zuen atzo agerraldia Jimenezek Nafarroako Parlamentuan. Adierazi zuenez, mapa osatzeko dagoeneko Espainiako Justizia Ministerioan dagoen dokumentazioa erabili du Tracasa enpresa publikoak. Informazio horrek 16 hobi komun hartzen ditu kontuan, besteak beste, Oibar, Aberin edo Kadreita herrietakoak. Jimenezek adierazi duenez, hobi komunen mapa ekarpena egin nahi duten guztien parte hartzera zabalik egonen da. Egun, Aranzadi elkartearekin eta hainbat senide elkartekinlanean dihardu Tracasak.
Era berean, «lankidetza» eskatu die Jimenezek Nafarroako udalei, euren artxiboetan egon daiteken informazioa Tracasaren esku utz dezaten, eta hartara lan errazago egin dezaten.
Nafarroako hobi komunen mapa erabilgarri egonen da maiatzean
Nafarroako Gobernuak diruz lagunduko ditu familiak, senideen gorpuak lurretik atera ditzaten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu