Nafarroako hondakinen planaren aurka egin du ezker abertzaleak

Parte-hartze prozesua ez dela errespetatu salatu du, eta egitasmoari helegiteak aurkeztu dizkio

Erredakzioa
Iruñea
2010eko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuaren Hondakinen Kudeaketarako Planari helegitea jarri dio ezker abertzaleak. Planaren edukiekin ez ezik «formekin» ere erabat aurka dagoela adierazi du ohar batean. Ezker abertzalearentzat, holako planak parte-hartze eta eztabaida prozesu bat eskatzen du, eta hori ez dela errespetatu salatu du. Plana bertan behera uzteko eskatu du.

Ezker abertzaleko lau udal ordezkarik aurkeztu zituzten helegiteak atzo Nafarroako Gobernuaren erregistroan: Patxiku Irisarri Etxalarko alkateak, Fran Balda Etxarri Aranazko alkateordeak, Oihana Gallo Urdiaingo zinegotziak eta Juanjo Goikoetxea Altsasuko zinegotziak. Hondakinen plana 2017ra arte martxan eduki nahi du gobernuak, hondakinak murrizteko helburuarekin; horretarako, errauste planta bat sortzeko proposamena egin du.

Plana azaltzeko antolatu diren bilerak «marketinerako eta salmentarako» baino ez direla izan salatu du ezker abertzaleak. Gainera, jendeari emandako dokumentazioak «hutsune eta gabezia handiak» ditu, hautetsion ustez. «Diotenez, errausketa da hondakinak tratatzeko bide bakarra, baina ez dakigu nola heldu diren ondorio horretara, beste metodoak ez baitituzte aztertu». Tokiko erakundeek «marjinazioa» pairatzen dutela salatu du, gai horretan eskumenak izan arren gobernuak ez dituelako «kontuan hartu». Plan berria gauzatzeko eskatu dio gobernuari, eta «parte-hartze errealeko prozedura bat» martxan jartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.