Nafarroako industria ez, eredua bera dago krisian, ELAk ondorioztatu duenez

2000tik 2006ra arteko produktibitate igoeraren onuradun nagusiak enpresariak izan direla dio

joxerra senar
2007ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Deslokalizazioak direla eta ez direla, Nafarroako industria krisian ote dagoen eztabaida pil-pilean egon daazken urtean. ELAk 2000tik 20006rako Nafarroako industria aztertu du, eta ondorio nagusietako bat izan da industria ez dagoela krisian, besteak beste,produktibitatea inflazioaren gainetik handitu delako. Haatik, sindikatuak hainbat desoreka atzeman ditu, batez ere aberastasunaren banaketan, eta horregatik uste du sektorea bera baino gehiago industriaren eredua dagoela krisian.

Lehen begirada batean, baina, kezkatzeko moduko datuak daude: 2000tik 2006ra ez da enpleguriksortu industrian, galdu egin da.Adibidez, datuek erakusten dute Nafarroan, oro har, 36.000 enplegu sortu zirela epe horretan, eta, industrian, berriz, 1.362 enplegu galdu zirela. Errealitatea, ordea, bestelakoa da, eta datuak sakonago aztertuz gero, ondorioa da industriako lanpostuak beste sektore batek hartu dituela bere gain.

ELAren arabera, industriako enpresek joera hartu dute lehen lantokian egiten ziren lan batzuk kanporatzeko eta zerbitzu batzuk azpikontratatzeko. Hortaz, industrian 1.362 lanpostu galdu dira, baina kanporatu egiten diren zerbitzu horietan 8.154 lanpostu gehiago sortu dira.



SOLDATA APALAGOAK. ELAk argi du enpresek zergatik hartu duten joera hori: «Arrazoi nagusia da zerbitzuen sektoreko batez besteko soldatak industriakoak baino askoz txikiagoak direla», azaldu du Jon Ander Llabori ELAren industria politikaren azterketa bulegoko teknikariak. Datuek diote industriako zein merkatuko zerbitzuetako langileen produktibitatea antzekoa dela, baina lankostuak nabarmen apalagoak direla.

Izan ere, industria alorreko langile bakoitzeko enpresak ateratzen duen balio erantsia -jarduera ekonomiko bakoitzak beste jarduera batetik etorritako lehengaiei eta beste zerbitzu eta ondasunei eransten dien balioa- 60.679 eurokoa da; merkatuz kanpoko langilearena, berriz, 59.795 eurokoa. Diferentzia da industriako langile bati soldata, kotizazioak eta beste gizarte gastuak ordaintzeko 35.124 euro behar direla eta zerbitzuetako langile baten lan kostua, berriz, 30.118 eurokoa dela. «Hortaz, zerbitzu horietako langile batek 5.000 eurotik beherako lan saria du», dio Llaborik

Desoreka nagusia, ordea, aberastasunaren banaketan atzeman du ELAk. Hala, Nafarroan oro har ekonomia %49,23 handitu da zazpi urte horietan, batez ere eraikuntza eta zerbitzua sektoreek bultzatuta. Industria, berriz, ekonomiaren azpitik handitu da (%31,8). Dena den, sektoreko produktibitateakinflazioaren (%24) gainetik igotzea lortu du.

ELAk, ordea, atzeman du aberastasuna banatzerakoan, batez ere enpresaburuak atera direla onuradun. Izan ere, zazpi urteotan langileen lan sariak ia inflazioaren parean handitu dira (%25); aldiz, enpresaburuen errenta neurtzeko baliagarria den ustiapeneko marjina gordina %45 handitu da, ia inflazioaren bikoitza. «Behiak enpresaburuentzat soilik ematen du esnea, eta langileok ez dugu dagokiguna», azaldu du Joseba Villarreal ELAren negoziazio kolektiboko arduradunak.

Desorekak ez dira hor amaitzen, eta ELAk ikusi du ehun langiletik gora duten enpresa handietatik bi herenek kapitalaren gehiengoa Nafarroatik kanpokoa dutela. Horrekin batera, datuek diote Nafarroako enpresek esportatu eta inportatzen duten dirutik %75 hiru sektoretatik datorrela: garraio materiala;makinak, aparatuak eta gai elektrikoak; eta metalgintza.

Globalizazioaren erronkari aurre egin eta lan kostu txikiagoko herrialdeen aurrean lehiatzeko Ikerketa eta Garapenean inbertitu beharra dagoela ahoz aho dabil. Eta Nafarroak, itxura batean, ikasgai hori betetzen du. Izan ere, industriaren alorreko enpresek I+Gra bideratzen zuten inbertsioasektoreko Barne Produktu Gordinaren %3,71ekoa da, herrialde garatuenen parean.

Haatik, datuek diote ondoren teknologia txiki-ertaineko enpresetan produktibitatearen igoera handiagoa dela, eta teknologia handiko enpresen kasuan enplegua galdu dela. ELAk ondorioztatu du teknologia handiko enpresetan enplegua galdu eta produktibitatea txikiagoa denez enpresek I+G moduan ezkutatzen dituztela beste gastu batzuk, ondoren «pizgarri fiskalak» lortu eta sozietate zerga apalagoa lortzeko.

Azkenik, ELAk kritikatu du I+Gn Administrazio publikoak %3,44 baino ez duela inbertitzen, eta gai hori propaganda gisa erabili arren gero ez duela errealitatera eramaten, beste herrialde batzuetan egiten duten legez. «Propaganda egiten dute, baina asko hitz egin arren, gutxi egiten dute», azaldu du Mitxel Lakuntza ELAren Nafarroako arduradunak.



CEN-I ERANTZUNA. CEN enpresaburuen elkarteko presidente Jose Manuel Aiesak ELAri leporatu dio gatazka baino ez duela nahi. Joseba Villarreal ELAren negoziazio kolektibokoarduradunaren iritziz, «gatazka da bide bakarra langileontzat estrategikoak diren gaiei heltzeko», hala nola enpleguari, prekarietateari edo soldaten igoerari heltzeko. Lakuntzaren iritziz, argi geratu da Nafarroan zazpi urtean soldatak KPIren pare (%25) igo direla, eta enpresaburuen errenta %45 handitu dela. «Guk diogu horri aurre egin behar zaiola, batez ere negoziazio kolektiboan; CCOOk eta UGTk, aldiz, elkarrizketa soziala lantzen dute, eta ez dituzte ikusten desoreka horiek».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.