errepresioa

Nafarroako intsumisio mugimendua eta Itoizko urtegiko borroka hizpide Madrilen

Edurne Elizondok hitzaldi bat eman du Errepresioaren Aurkako Nazioarteko Kongresuan. Martxelo Otamendik 'Egunkaria auziaz' hitz egin du.

2012ko abenduaren 7a
10:55
Entzun

Edurne Elizondo BERRIAko kazetariak Nafarroako intsumisio mugimenduari eta Itoizko urtegiaren kontrako borrokari buruzko hitzaldi bat eman du Madrilen, Errepresioaren Aurkako Nazioarteko Kongresuan. 

Abendu honetan 11 urte bete dira Espainiako armadan derrigorrezko soldadutza desagertu zela, hein handi batean intsumisoen mugimenduari esker. Hego Euskal Herrian hamar mila gaztek esan zioten ezetz armadari. Elizondok iazko urrian Ez dugu nahi. Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian' liburua argitaratu zuen. "Borroka historikoa" izan zela esan zuen aurkezpenean.

Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak ere eman du hitzaldi bat Madrilgo kongresuan: Egunkaria auziariburuz. Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, 2003an itxi zuen kazeta, eta 2010ean auzitegi berak absoluzio epaia eman zuen. Elizondok bezala, atzo izan zuen hitzaldia Otamendik; gaur mahai inguru batean hartuko du parte.

Atzo ekin zioten kongresuari, eta gaur amaituko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.