Nafarroako itxaron zerrendak murrizteko eskatu du arartekoak

2012ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Osasun sistema publikoan, espezialistaren kontsultarako 427 egun itxaron behar dute nafarrek batez beste, azterketa normala bada, eta 70 egun, lehentasunezkoa bada. Datuok kontuan hartuta, Osasunbideko itxaron zerrendak «nabarmen» murrizteko eskatu du Javier Eneriz Nafarroako arartekoak Parlamentuan.

Arazoaren jatorrira ere jo du: «Giza baliabideak eta baliabide materialak erien beharretara egokitzeko zailtasunak ditu osasun arlo publikoak». Era berean, zerrenda luzeen ondorioak arretaren kalitatean antzeman daitezkeela gaineratu du Enerizek, besteak beste, itxaroteak eragin kaltegarriak izan ditzakeelako gaixoen osasunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.