Memoria Historikoa

Nafarroako Jauregian ereinozduna kentzeko lanak hasi dituzte

Teknikoki harrizko ezkutuan ereinozduna kentzea posible ote den aztertzen ari dira.

Teknikariak, gaur, ereinozduna aztertzen. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
joxerra senar
2016ko irailaren 28a
08:55
Entzun

Atzo, aldamioa jarri zuten Nafarroako Jauregiaren eraikin aurrean, eta goialdean dagoen harrizko ezkutuan ereinozduna ken daitekeen aztertzen ari dira zenbait teknikari. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, balorazio tekniko horrek denbora eskatzen du, eta oraingoz itxaron egin beharko da ikur frankista hori ken ote daitekeen jakiteko.

Helburua da ereinozduna kentzea, eta, posible izango balitz, teknikariek adierazi dute bi edo hiru asteko epea beharko lukeela horretarako. Teknikoki posible ez balitz, ordea, harmarriari berari kalte egingo liokeelako, ereinozduna estaliko dute. Ikurren foru legeak eta Memoria Historikoaren foru legeak ikur frankistak kentzeko agindua ematen duenez, hala ebatzi zuen ekainaren 29ko gobernuaren kontseiluak.

1937an Francisco Franco diktadoreak Nafarroari San Fernandoko gurutze ereinozduna eman zion, 36ko gerrara joandako boluntario nafarrek kolpe militarrari emandako babesagatik eta gerran egindakoengatik. 1951n, orduko Nafarroako Jauregiaren frontoian, Fructuoso Ordunak egindako eskultura ezarri zen. Bertan, janzkera klasikoa duten bi gizonen artean Nafarroako ezkutua dago gurutze ereinozdun horrekin. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.