EUSKAL HERRIA

Nafarroako Jauregian kateatuta, tartalariekiko elkartasunez

Mugitu taldeko bi kide jauregiaren balkoian dauden bandera banatan lotu dira, eta Espainiako bandera kendu behar izan dute.

Kateatuak, jauregiko balkoian. BERRIA
2013ko azaroaren 9a
15:11
Entzun

Azaroaren 18an hasiko da Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari tartak jaurti zizkioten lau lagunen kontrako epaiketa, eta haiei elkartasuna adierazi diete Mugitu plataformako bi kidek gaur.

Nafarroako Jauregiko balkoian dauden Espainiako eta Europako banderetan kateatu dira, eta Espainiako bandera kendu behar izan dute protestan ari zirenetako bat bertatik eramateko. Biak atxilo eraman dituzte foruzainek. Behean, ehunka lagun batu dira kateatuei eta tartalariei babesa agertu eta abiadura handiko trenaren kontra oihukatuz.

2011ko urrian, Pirinioen Lan Batzordearen bilkura batean (Tolosan, Okzitanian), tartak jaurti zizkioten Barcinari, abiadura handiko trenaren egitasmoaren kontra protesta egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.