Nafarroako oposizioko alderdiek behin eta berriz salatu dute ez direla fidatzen gobernuaren kontu publikoen egiazko egoeraz. Hala ere, osoko bilkuran bi proposamen eztabaidatu dira kontu publikoen ikerketa batzorde bat onartzeko: bata, NaBai, Bildu eta Ezkerraren ekimenez, eta bestea, PSNren ekimenez. Nahiz eta lau parlamentu taldeek orotara gehiengo nahikoa izan, PSNk ez du egin beste taldeen proposamenaren alde, eta Ezkerrak eta NaBaik PSNren proposamena atzera bota dute gero. Bozketa horretan, Bildu eta Geroa Baiko bi parlamentariak abstenitu egin dira.
UPNk eta PPk bi batzordeak sortzearen kontra bozkatu dute, eta nahi zutena lortu dute. Nafarroako Kutxak eragin du PSNren eta gainerako ezkerreko alderdien arteko ezadostasuna. Bilduk, NaBaik eta Ezkerrak Nafarroako Kutxa ikertzea nahi zuten, «bideragarritasun eskaseko azpiegiturak» finantzatu dituelako. NaBaiko Txentxo Jimenezek adierazi du beharrezkoa dela erabateko gardentasuna. Aldiz, PSNk ez du onartu proposamen hori.
UPNk argudiatu du ez dagoela inongo arrazoirik kontu publikoak ikuskatzeko. «Ez dago zulorik; ez dago zer ezkutatu».
Nafarroako kontuak ikertzeko batzordeen sorrera atzera bota dute
PSNk ez du onartu Nafarroako Kutxa ikertua izatea, eta Ezkerrak eta NaBaik atzera bota dute sozialisten egitasmoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu